'Make Bilbao GrAI again' liburuaren aurkezpena egingo du gaur Niko Vazquezek Photomuseumen

Intza Trula 2025ko ots. 14a, 09:30

'Make Bilbao GrAI again' erakusketa. (Niko Vazquez)

Izen bereko erakusketaren harira ondu du Vazquezek liburua. 18:00etan izango da saioa, doako sarrerarekin.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruko saio berria izango da gaur argazki eta zinema museoan. Hain zuzen ere, Make Bilbao GrAI again aldi baterako erakusketaren harira, bere egile Niko Vazquezek hitzaldia eta liburu aurkezpena egingo ditu.

Niko Vazquez artista eta musikariak adimen artifiziala erabiltzen du bere haurtzaro eta gaztaroko ingurunea "berreraikitzeko" helburuarekin. Ohiko ordutegian izango da saioa, 18:00etan, doan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide