Euskal dantzetan trebatzeko ikastaroa antolatu du Udaberrik

Intza Trula

Abarkak. (Artxibokoa)

Olatz Bergara dantza irakasleak emango ditu saioak, astearteetan. Parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, Udaberri adinekoen elkartearen egoitzan.

Udaberri adinekoen elkarteak euskal dantzetan trebatzeko ikastaroak antolatu ditu. Olatz Bergara dantza irakasleak gidatuko ditu saioak, eta zehaztu dutenez, asteartero elkartuko dira.

Ikastaroa doakoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, Udaberrin bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide