Hiruputzu goraino bete dute Sal del Coche eta Demo Rally taldeek

Intza Trula

Larunbatean kontzertu bana eskaini zuten bi taldeek. Jarraian, Anwolt eta Vanguardia Civil disko jartzaileek girotu zuten gaua.

Jende ugari bertaratu zen joan den larunbatean Hiruputzura, Lege Berria kolektiboak antolatutako kontzertuak entzutera. Hasteko, Sal del Coche eta Demo Rally musika taldeen emanaldiak izan ziren bertan, eta herritar asko batu zituen ekitaldiak.

Jarraian, gaua luzatu nahi zutenek, Anwolt eta Vanguardia Civil disko jartzaileen saioez gozatu zuten gaztetxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide