Ana Goitiaren 'Katana' bakarrizketarako sarrerak eskuragai daude dagoeneko

Julene Sorarrain 2025ko ots. 10a, 12:00

Ana Goitia. (utzitakoa)

Martxoaren 29an, larunbatarekin, eskainiko du saioa, 19:00etan hasita, Hiruputzu gaztetxean. Sarrerak eskuragai daude Bidean Produkzioak atari digitalean.

Ana Goitia kazetari eta aurkezle lekeitiarra "normalean kontatzen ez diren gauzetaz" arituko da Katana izeneko bakarrizketan. Saioak egungo musika, marketina, sold out moda, gurasoak eta beren haurrak kontzertuetan egotea, matxismoa eta lodifobia bezalako gaiak jorratzen ditu, besteak beste.

Saioa martxoaren 29an, larunbatarekin, eskainiko du, 19:00etan hasita, Hiruputzun. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Bidean Produkzioak atari digitalean, eta zortzi euro balio dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide