Inauteriak 2025

Inauterietako maskarak egiteko tailerra antolatu dute larunbaterako

Intza Trula 2025ko ots. 10a, 10:30

Maskara.

Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Bi ordu iraungo ditu tailerrak, 10:00etatik 12:00etara.

Inauteriei begira jarri da Mitxelena auzo elkartea, eta haurrentzako maskara tailerra antolatu du larunbaterako. Bi orduz, 10:00etatik 12:00etara, egingo dute jarduera, eta joaten direnek askotariko materialekin atondu ahal izango dituzte maskarak.

Antolatzaileek azpimarratu dute parte hartzeko izena eman beharko dela aurretik, www.mitxelenaelkartea.com, mitxelenaelkartea@gmail.com helbideetara edota 628 203 037 telefono zenbakira idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide