Gukasteka

Makala: "Arraio Irratiarekin egundoko txinparta sentitu nuen 80etan, irratia zelako nik egin nahi nuena"

Gorka Eizagirre - Aritz Mutiozabal 2025ko ots. 9a, 10:00

Ibilbide luzea bezain oparoa du Mikel Unzurrunzaga Schmitz Makala-k musikagintzan. Askotariko estiloak landu ditu, betiere musika beltzaren esparrutik gertu, eta garaiaren arabera, modu batean zein bestean.

DJa, musikaria, baxu jotzailea, ekoizlea, kontzertu antolatzailea eta irrati esataria da Mikel Unzurrunzaga Schmitz Makala (Zarautz, 1970). Melomano eta sortzaile aktiboa da, ezbairik gabe. Etxeko ganbara musikaren laborategi bihurtua du: ehunka LP eta EP binilorekin, beste horrenbeste CDrekin, diskoak pintxatzeko bi gailu, gitarra eta baxuak, Vox anplifikadorea eta ordenagailua.

Hiru hamarkada baino gehiago daramatza musikari lotutako proiektuetan murgilduta: funk doinuen aurretik, punk suminduak lantzen; Arraio Irratiaren abiatzetik Gazteako Boom Shaka Laka irratsaiora arte; herriko tabernetan aritzen zen DJ xumea, nazioartera zabaldu zena. Orain, Arima Soul taldearekin dabil gustura, eta udaberrian bigarren diskoa argitaratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide