Boza eman daiteke Martxoak 8ko eta inauterietako kartel lehiaketetako irabazleak hautatzeko. Hain zuzen ere, Facebook sare sozialean atsegin emanda bozkatu behar da bietan: Emakumeen Etxeko orrialdean Martxoak 8koa, eta Zarautz Turismo orrialdean inauterietakoa. Interesa dutenek otsailaren 7ra arte izango dute lanik gustukoenak hautatzeko aukera.
Martxoak 8ko kartel lehiaketari dagokionez, 200 euro eskuratuko ditu herritarrek hautatutako lanak. Proposamenak Facebook bertan ikus daitezke, baita Emakumeen Etxean ere.
Inauterietako kartelik onenak, berriz, Euskalduna tabernan bi pertsonentzako afaria irabaziko du. Facebook bidez ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lanak, eta aurki jarriko dituzte Euskalduna tabernan ere.