Aitze kalea itxita dago trafikoarentzat, Salberdingo obrak tarteko

Intza Trula

Gurmendi kalea. (Zarauzko Udala)

Lanek urtebete inguru iraungo dutela aurreikusi du Zarauzko Udalak. Ibilgailuek Bizkaia kaletik atera beharko dute aurrerantzean.

Salberdingo hegoaldean gauzatzen ari diren obrak direla medio, Azken Portu auzoko Aitze kalea itxita dago trafikoarentzat. Zarauzko Udalak jakitera eman duenez, urtebete inguru iraungo lanek.

Hori hala, denbora horretan, Gurmendi kalearen noranzkoa aldatuz, ibilgailuek Bizkaia kaletik atera beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide