Urmaeletako biodibertsitatea hobetzeko auzolana egin dute Itulazabalen

Intza Trula

Hezeguneen Eguna ospatu dute dozena bat laguneko taldeak gaur goizean. Eraztun Berde Urdinak antolatuta, urmaeletako biodibertsitatea hobetzeko auzolana egin dute, mikro hezeguneen garrantzia ezagutzearekin batera.

Eraztun Berde Urdinak antolatuta, Hezeguneen Eguna ospatu dute gaur goizean Itulazabalen. Ateri eutsi dio eguraldiak, eta dozena bat lagun animatu dira hitzordura.

Alde batetik, urmaeletako biodibertsitatea hobetzeko auzolana egin dute, Itulazabalen egokitu berri dituzten urmaelak naturalizatzeko eta izaki bizidunek babes guneak izateko elementu naturalak jarriz; hala nola enborrak eta harriak. Horrez aparte, mikro hezeguneen garrantzia ezagutu dute Aranzadiko herpetologo Ion Garinen eskutik.

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide