Urteta prest dago sansebastianetako bigarren astebururako

Aritz Mutiozabal 2025ko urt. 24a, 10:00

Urtetako auzo elkartea sansebastianetako lehen asteburuan. (Onintza Lete Arrieta)

Gaur iluntzean bertso afaria izango dute auzo elkartean, Andoni Egaña eta Joanes Illarregi bertsolariekin.

Urtetan auzoko bizilagunek joan den asteburuan hasi ziren sansebastianak ospatzen, eta gaur iluntzean bigarren asteburuarekin jarraituko dute. Ohiturari jarraituz, Urtetako Neska-Mutil Ardo elkarteak betiko egitarauari fidel jarraitzen dute, auzotarrek eta herrigunetik datorren orok ongi pasa dezan. Asteburu honetan, bertso afaria, erromeriak, DJ saioa eta auzokoen bazkaria izango dituzte.

Urtarrilak 24, ostirala

  • 21:00. Bertso afaria, auzo elkartean. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Joanes Illarregi, Erkizik eta Enaitzek jotako doinuek alaituta.
  • Jarraian, erromeria leku berean.

Urtarrilak 25, larunbata

  • 23:00. Erromeria Lajaren eta Lutxurdioren eskutik.
  • Jarraian, DJ Indate.

Urtarrilak 26, igandea

  • Eguerdian, bazkaria. Bertan Neska-Mutil Ardoko kideek omenaldia egingo diete adinekoei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide