Artelatz landaketa egingo dute larunbatean Gesoerrekan

Intza Trula 2026ko otsailaren 18a

Zuhaitz landaketa Gesoerrekan. (Zarauzko Udala)

10:00etan elkartuko dira herritarrak landaketa eremura joateko, Vista Alegre parkeko Torreoian. Zuhaitz landaketan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. 

Eraztun Berde Urdinak antolatuta, artelatzak landatuko dituzte larunbatean Gesoerrekan. 10:00etan jarri dute irteerarako hitzordua, Vista Alegre parkeko Torreoian, eta handik Gesoerrekara abiatuko dira ondoren.

Jardueran parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Horretarako hiru bide daude: 943-00 51 59  telefono zenbakira deituta, zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatzita, edota Eraztun Berde Urdinaren Instagram kontura mezua bidalita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide