Eguzkipean jokatu dute plaieroetako zazpigarren jardunaldia

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 18a, 16:48

Hamalau partidaz osatu da gaurko jardunaldia. Eguraldia lagun, eguerditik aurrera Zarauzko hondartzara bertaratu direnek areatzan jokatutako futbol lehiaz gozatzeko aukera izan dute. 

Eguraldia hotz esnatu bada ere, egunak aurrera egin ahala epeltzen joan da, eta Zarauzko hondartza futbol txapelketako zazpigarren jardunaldia hasi denerako, futbolean aritzeko eta jokalariak futbolean jokatzen ikusteko eguraldi aproposa jarri du. Hamalau partidaz osatu da gaurko jardunaldia, eta hondarrean marraztutako zelaien hondartzaren azalera osoa hartu dute, ertz batetik besteraino. 

Honakoak dira gaurko jardunaldiak eman dituen emaitzak:

Senior mutilak. A multzoa

  • Pukas-Shelter, 1 – Arrano taberna, 1
  • Talai-Mendi kanpina, 1 – Dava Street Food, 2
  • Celso Castro, 2 – Etxabe Confort, 1
  • Ulacia Bidaiak, 0 – Telesforo Erretegia, 4
  • Latz taberna, 2 – Kosta Hortz klinika, 5

Senior mutilak. B multzoa

  • Izar Optika, 2 – S.F. Txanela, 2
  • Garcia edari banaketak, 0 – Asti pinturak, 4
  • Asergroup, 0 – Tivoli-Naparrak, 1
  • Kirkilla-Enea jatetxea, 1 – Balearri-Astillero, 1

Senior neskak

  • Orbela taberna, 6 – Euskal Parrilla, 1
  • Talai-Mendi kanpina, 5 – 310-Kepa Osteo, 0
  • Lukas Ardotegia, 2 – Kirkilla-Enea jatetxea, 1
  • Kebidek, 1 – Shelter-Pukas, 0
  • Euskalduna taberna, 2 – Itxas-Lur taberna, 1

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide