2017tik gaurdaino indarra hartzen joan da Zarauzko Inauterietako konpartsa, eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Atzo hasi zituzten horretarako entseguak, eta antolatzaileek azaldu dutenez, orotara 250 herritarrek eman dute izena bertan. Guztiak Antoniano kiroldegian elkartu ziren, eta rock doinuetan oinarritutako koreografia entseatzen jardun zuten, estilo horrekin trebatu eta hotzari aurre eginez. Aurreko urteetan, besteak beste, Grease, Moulin Rouge edota aerobik estiloetan oinarritutako dantzak egin dituzte zarauztarrek.
Dena dela, atzokoak ez zuen lehen entsegua ematen, oso ondo moldatu baitziren dantzariak koreografiarekin, bai ume eta bai helduak. Hain zuzen ere, horixe izan zen entseatzeko erabili zuten hurrenkera, lehenik etxeko txikienak eta gero helduak. Aurrera begira, Inauteriak bitartean, beste bozpasei entsegu egingo dituzte, horiek guztiak Aritzbatalde kiroldegian: urtarrilaren 19a eta 26a eta otsailaren 2a, 9a, 23a eta 28a.