Northfit Zarautz txapelketak ebatzi ditu aurtengo atleta onenak

Aritz Mutiozabal 2025ko urt. 12a, 17:30

Eguerdian jokatu dituzte bi egunez iraun duen crossfit txapeketako finalak. Bata bestearen segidan, bost kategoriatako parte hartzaileen artean erabaki dira aurtengo Zarauzko podiuma, gizonezkoetan zein emakumezkoetan.

Bi egunetako indar, abilezia, bizkortasun eta teknika erakustaldiaren ondoren, arratsaldeko lehen orduan bukatu da gaur Northfit Zarautz txapelketa. Goizean, azken WOUD edo blokea osatu dute kategoria guztietan, gizonezkoek zein emakumezkoek, Aritzbatalde kiroldegian; atzo egin zituzten lehiaketako aurreko hirurak. Kategoria bakoitzeko hamabost onenak finalera sailkatu dira, eta azken txanpako saioei 13:00 aldera ekin diete.

Lehenik eta behin, gizonezkoak aritu dira garaipena eskuratzeko lehian -Scaled, Intermediate eta Master +35 mailakoak, hurrenez hurren-, eta jarraian, emakumezkoen txanda izan da; aurrena, Scaled modalitatekoak aritu dira eta gero, Intermediatekoak. Bukatzeko, RX mailakoek jarri diote ginga lehiaketari, emakumezkoetan zein gizonezkoetan.

Atzo bezala, bigarren egunez ere jendetza elkartu da frontoiko harmailetan etxeko, Euskal Herriko eta kanpoko kirolarien ahalegin fisikoaz gozatzera eta animatzera. Asteburua biribiltzeko, sariak eman dizkiete lehen postuetan sailkatu diren hirukoteei. Gizonezkoetan, esaterako, Crossfit Zarautz gimnasioko ordezkariek ia podium guztietan izan dira: Scaked kategoriako taldeak irabazi egin du, eta  Standardless hirugarren izan da; Master mailan, Crossfit Zarautz hirukoak bigarren bukatua, irabazleengandik puntu bakarrera; eta RXen, hirugarren postua lortu du CF Zarautzek.

Emakumezkoetan, Scaled modalitatean, puntu bateko alde eskasagatik, laugarren geratu dira Truskis Team-eko neska zarauztarrak, baina oso pozik egindako lanarekin.

SAILKAPENAK

Scaled emakumezkoak

  1. Greywolves Ladies (Nuria Setien, Cecilia Sanz eta Helena Roman)
  2. Pili , Mili y la otra (Iratxe Alvarez, Leire Sarae Morante eta Itziar Egea)
  3. Lumakids (Udane Oiartzabal, Ane Ares eta Irati Bilbao)
  4. Truskis Team (Nahia Arruti, Maria Cazalis eta Kassandra Yanez)

Scaled gizonezkoak

  1. Vodca-Nocco (Imanol Iruretagoiena, Yeray Larrañaga eta Barra)
  2. Setze Jutges D'un Jutjat (Julen Alkiza, Ander Dorronsoro eta David Gomez)
  3. Standardless (Iker Ortiz, Alex Manterola eta Alan Aldasoro)

Intermediate emakumezkoak

  1. Basurditas (Eskolunpe Puente, Josune eta Aitana Marcos)
  2. Hiru Txerritxoak (Isabel Cuadrado, Lidia Armendariz eta Idoia Marauri)
  3. Hiru Dramak (Maialen Rodriguez, Iratxe Iriondo eta Cynthia Cardenas)

Intermediate gizonezkoak

  1. Los Putos Miuras (Mario Garcia, Enrique Ruiz eta Eloy Jimenez)
  2. Los Liricistas del Tejado (Jon Sanchez, Aner Solanas eta Javi Gonzalez)
  3. Kia Kafres (David de la Fuente, Kilian Ibarra eta David Otero)

RX emakumezkoak

  1. Last Call (Marta Luna, Laura Perez eta Elena Mangas)
  2. Nosecond Pres! (Ainize Lozaga, Matxalen Begoña eta Eider Cantero)
  3. Simiente Viva (Maria Garcia, Miriam Garcia eta Yas Baez)

RX gizonezkoak

  1. Machete Prest (Xabier Andres, Mikel Alonso eta Ekain Eizagirre)
  2. The Grizzly Program (Alvaro Sopeña, Jon Kanan eta Jokin Ramos)
  3. CF Zarautz (Alex Marsillach, Imanol Citores eta Ander Garate)

Master +35

  1. Iron Bufalos (Nacho Villoria, Iker Gaintza eta Toni Urigüen)
  2. Crossfit Zarautz (Iñaki Unanue, Tolderomix eta Egoitz Maqueda)
  3. Antscrew (Imanol de Leon, Cristian Saiz eta Fernando Olañeta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide