Alex Padillak Mexikoko Pumas taldean jokatuko du denbora batez

Intza Trula 2025ko urt. 10a, 10:00

Alex Padilla Athleticeko atezaina. (Athletic Club)

Athleticek lagata irten da, eta hasiera batean sei hilabeterako kontratua izango du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

Alex Padilla 21 urteko atezain zarauztarrak Mexikoko Pumas taldean jokatuko du denbora batez. Athletic Clubek lagata joan da; izan ere, duela egun batzuk jakinarazi zuen talde zuri-gorriak Padillak hiru denboraldi gehiago egingo zituela Athleticen, eta kontratua 2029ko ekainaren 30era arte berritu zutela.

Sei hilabeterako akordioa sinatu dute bi taldeek, baina beste urtebetez luzatzeko aukera izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte, hain justu. Akordioak, gainera, jokalaria erosteko aukera ematen dio Pumasi. Halere, Ibaiganeko erakundeak zarauztarra berrerosteko eskubidea izango du.

Padilla Mexiko Hirian dago jada, eta osasun azterketa egin diote, talde berriarekin lanean hasi aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide