Hasi dituzte berdegunea jartzeko lanak Barren plazan

Intza Trula

Barren plaza obretan, berdegunea jartzeko. (Utzitakoa)

Hilabete eta erdi inguru iraungo dute lanek, eta Lurkide enpresa arduratuko da proiektuaz, 40 mila euroko aurrekontuarekin.

Hasi dituzte Barren plazan berdegunea jartzeko obrak. Hesiz inguratuta dago eremua, eta itxita egongo da lanek iraungo duten hilabete eta erdian. Lurkide enpresak egingo du berdegunea, 40 mila euroko aurrekontuarekin.

Korten altzairuzko egitura batez inguratuta egongo da berdegunea; eskailerak eta aldapa dagoen eremu inguruan, hain justu ere. Aldaparen luzera osoa hartuko du berdeguneak, eta orain arte zegoen esertzeko koska kendu egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide