Euskal kulturaren transmisioa eta kontsumoa Urola Kostako ikasleen artean nolakoak diren aztertu dute Miren Etxeberriak, Zoihartze Osak eta Eñaut Querejetak. Hain zuzen ere, etzi, osteguna, emaitza eta ondorio guztiak partekatuko dituzte, Etxezabala aretoan, 18:30ean.
Zirikak antolatu du hitzaldia, Zarauzko Udalaren eta Uemaren laguntzarekin, eta Kike Amonarrizek egingo ditu aurkezle lanak.