Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubaren eta Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioaren ekimenez, Bola eta Toka Eguna ospatu zuten atzo Zelai Ondoko bolatoki berrituan. Hainbat mailatako txapelketak jokatu zituzten, eta, guztira, 69 bolari eta 34 tokalari aritu ziren nor baino nor. Tokan, txapeldun orokorra eta beteranoetan nagusi Antonio Amundarain izan zen, 11 ukituekin. Bolatan, Txema Fernandez izan zen txapelduna, maila orokorrean, beteranoetan eta tiradakoan ere, 42 birlarekin.
Halaber, bola jokoko gainerako kategorietan honako hauek izan ziren garaile: Infantil mailako nesketan, Izaro Etxegoien (Belauntza); infantil mailako mutiletan, Ander Etxebeste (Villabona); jubenil emakumezkoetan, Ane Etxebeste (Villabona); jubenil gizonezkoetan, Saigots Iglesias (Ibarra); beterano emakumezkoetan, Garbiñe Alustiza (Zerain); eta beterano gizonezkoetan, aipatu bezala, Txema Fernandez (Zarautz).
Zelaiondoko Bol & Tok Kirol Klubeko Antonio Lertxundi eta Jexux Atorrasagasti kideak omendu zituzten egitasmoan. Itxas-Berri erretegian bazkari lege egin ondoren, ekitaldi hunkigarri batean egin zieten aitortza bi bolariei. Horrez gain, trofeoak eta diplomak eman zitzaizkien urtean zehar egindako lehiaketa ofizialetako irabazleei.