Jose Angel Iribar abenduaren 11n izendatuko dute Zarauzko Seme Kuttun

Mireia Galarza Bastida 2024ko aza. 29a, 14:30

Jose Angel Iribar. (Athletic)

Hain zuzen ere, abenduaren 11n emango diote atezain zarauztarrari izendapenaren domina, Zarauzko Udaleko pleno aretoan, 19:00etan. Udalak azaldu duenez, pleno aretora joateko sarrera librea izango da, edukiera bete arte. 

Zarauzko Udalak otsaileko ohiko udalbatzarrean onartu zuen aho batez Jose Angel Iribar Zarauzko Seme Kuttun izendatzea, "Iribarrek bere ibilbide profesionalean zein pertsonalean bere herriarekiko erakutsi duen harrotasuna eta maitasun paregabea eskertzeko asmotan".

Hain zuzen ere, abenduaren 11n emango diote atezain zarauztarrari izendapenaren domina, Zarauzko Udaleko pleno aretoan, 19:00etan hasita, eta omenaldia ere egingo diote bertan. Udalak azaldu duenez, pleno aretora joateko sarrera librea izango da, edukiera bete arte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide