Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruan, Boris Karloff aktore britainiarraren inguruan hitz egingo dute gaur Photomuseumen.18:00etan hasiko da saioa, doako sarrerarekin.
Karloffen benetako izena William Henry Pratt izan arren, mundu osoan Boris Karloff bezala ezagutzen zuten. Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eskola diplomatikoan, aitaren urratsak jarraitzeko asmoz, baina bere bizitzaren norabidea aldatu zuen Kanadara heldu ondoren. Han, izena aldatu eta aktore lanetan murgildu zen. Hainbat pelikula mututan parte hartu zuen, baina 1931n iritsi zen izarra izatera, James Whalek zuzendutako Frankestein doktorea filmarekin.