Udal Gobernuak gaitzetsi egin du Inaxio Illarramendiri "Hiruputzun egindako jazarpena"

Aritz Mutiozabal 2024ko aza. 19a, 12:50

Inaxio Illamendi PSE-EEko udal bozeramailea. (@ezkertoki)

Zarauzko EAJ eta PSE-EE udal taldeek adierazpen bateratua kaleratu dute zinegotziari babesa adierazteko, eta gertakaria "onartezina" dela garbi uzteko.

Zarauzko Udal Gobernuak jakinarazi duenez, Inaxio Illarramendi udaleko bigarren alkateorde eta PSE-EEko bozeramaile nahiz zinegotziak "jazarpena jasan" zuen larunbat gauean Hiruputzu gaztetxean.

Horren aurrean, Zarauzko Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak eta Zarauzko Eusko Alderdi Jeltzaleak adierazpen bateratu egin dute eta haien "gaitzespenik sendoena" adierazi dute, "zarauztarrek demokratikoki aukeratutako arduradun publiko izateagatik jasan duen eraso honen aurrean".

Illarramendik Zarauzko gobernukide guztien "babes osoa" duela nabarmendu dute, eta argi utzi nahi izan dute zinegotziaren aurkako eta haren karguaren balio demokratikoen aurkako erasoa "onartezina" izan dela .

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide