Mintzalagun programaren ikasturte hasierako ekitaldia egingo dute bihar Gaztelekuan

Intza Trula 2024ko aza. 5a, 17:30

Mintzalaguneko kide batzuk Zarauzko malekoian, iaz. (Artxibokoa)

Aurkezpenean, Ibon Gaztañazpi kazetari eta telebista aurkezlea elkarrizketatuko du Eider Arruti Mintzalaguneko langileak, Errio dokumentalaren inguruan. 18:30ean hasiko da ekitaldia, eta sarrera librea izango da.

2024-2025 ikasturteko Mintzalagun programaren aurkezpen ekitaldia egingo dute bihar Gaztelekuan. Egitasmoak euskaraz dakiten pertsonak –bidelagunak– euskara ikasten ari direnekin –bidelariak– elkartzen ditu, astean ordubetez, tarte horretan euskaraz hitz egin dezaten.

Ibon Gaztañazpi kazetari eta telebista aurkezlea elkarrizketatuko du Eider Arruti Mintzalaguneko langileak. Zehazki, Errio dokumentalaren inguruan solastuko dute biek, eta jarraian askariaz gozatzeko aukera izango dute guztiek.

Aurkezpen ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da. Antolatzaileek argitu dutenez, sarrera librea izango da, baina Mintzalaguneko kideek izango dute lehentasuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide