Erein argitaletxearen babesean, Miraren mendekua haurrentzako eskapu liburua aurkeztuko du bihar Nerea Loiolak bihar, 11:30ean, Donostiako Udal Liburutegian. Berezia da Loiolaren azken lana, Xuhar Epelde semearekin elkarlanean ondu baitu, eta harekin aurkeztuko du bihar jendaurrean. Era berean, Uxue Razkin editorea bertan izango da.
Gaizki-ulertu bat tarteko, liburu honetako protagonista (irakurlea bera) abentura misteriotsu bezain arriskutsu batean murgilduko da. Aitona, basoa, enigmak eta troll bat; gai izango al da erabaki zuzenak hartu eta iraganeko minak sendatuz etorkizun berriak sortzeko?