Amalur parkeak hartu zuen atzo arratsaldez Ardi txakur txapelketaren hamaseigarren aldia. Jose Luis Saizarren oroimenezko jarduera honetan zortzi artzainek hartu zuten parte beste hainbat txakurrekin. Ikusle ugari bertaratu ziren parke berri honetara artzainen eta txakurren arteko elkar ulertzearen arteko lana ikustera.
Arratseko lehen proban, bandera txikiz seinalizatutako ibilbide batetik pasatu behar zuten. Gero, artaldea bideratu esate batetik pasatzen, handik zelai erdira eraman eta, amaitzeko, beste parkearen beste aldera araman artaldia bigarren esate batetik igarotzeko. Mikel Garatek eta Asier Dakostak osatutako epaimahaiaren arabera, denek merezi izan zuten bigarren probara pasatzea.
Bigarren proba honetan, lehenbizi, txakurrek bandera txikiek mugatutako pasabide batetik pasa behar zuten, parkeari buelta eman eta, ondoren, artaldea gune itxi batera eraman. Behin gune horretan sartuta, artaldea berriro atera behar zuten txakurrek, baita beraien barruan mantendu ere. Hor izan zuten zailtasun gehien parte hartzaileek, ardiek ez baitzuten gune itxi horretan sartu nahi. Hala, parte hartzaile batzuek ezin izan zuten proba amaitu.
Behin lanak bukatuta, epaimahaikideen txanda izan zen. Haien iritziz, Mikel Pagazartundua lemoztarra eta haren Lay izan ziren onenak. Hark jantzi zuen irabazlearen txapela. Bigarren Matxinbentako Pello Segurola eta Kai sailkatu ziren, eta hirugarren Barinagako Igor Elordi eta Lagun.
Sailkapena
- 1. Mikel Pagazartundua eta Lay: 294 puntu.
- 2. Pello Segurola eta Kai: 290 puntu.
- 3. Igor Elordi eta Lagun: 282 puntu.
- 4. Inaxio Irakulis eta Beltz: 280 puntu.
- 5. Inaxio Etxeberria eta Miss: 274 puntu.
- 6. Bittor Bengoetxea eta Pupi: 244 puntu.
- 7. Manuel Gorriti eta Izar: 164 puntu.
- 8. Javier Gastañaga eta Cool: 125 puntu.