Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Kamiseta gorriak soinean, euskararen alde adiskidetasunean

Mireia Galarza Bastida 2024ko ira. 7a, 14:00

Lasterketaz gain, bazkaria egingo dute eguardian Musika Plazan, AEK eta EHE-k antolatuta.

AEK-k antolatuta, dozenaka lagunek parte hartu dute gaurkoan Euskararen Aldeko XXVIII. Lasterketan. Azken egunetan ez bezala, gaur eguraldi txarrak atsedena eman du, eta zerua urdin-urdin zela egin ahal izan dute korrika zarauztarrek.

Kamiseta gorriak soinean, haur zein heldu prest zeuden 11:00tan euskararen alde korrika egiteko herriko kaleetan zehar, eta horrelaxe egin ahal izan dute hainbat ikusleren aurrean. Batzuentzat lehen aldia izan da gaurko hitzordua, baina esperientziadun korrikalari asko ere irten dira goizean lasterka, bakarrik zein familian eta lagunartean.

Emakumeei dagokionez, Elena Beristain izan zen helmugaratzen lehenengoa, Aitzpea Lertxundi bigarrena, eta Ainhoa Murua hirugarrena. Gizonezkoetan, aldiz, Asier Aranburu, Eneko Alberdi eta Jon Fernandez izan ziren azkarrenak. 

Lasterketaz gain, bazkaria egingo dute eguardian Musika Plazan, AEK eta EHE-k antolatuta. Arratsaldean, aldiz, elektrotxarangak kaleak alaituko ditu. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide