Mikel Lopetegi Urra-k beste txapel bat jantzi du asteburuan, larunbatean bera izan baitzen garaile Elgoibarren (Gipuzkoa), San Bartolome jaien barruan, jokatutako XXIV. Mintxeta oroimenezkoan. Harri jasotzaile zarauztarrak hiru herrikide izan zituen aurkari: Iraitz Arruti, Paulo Azpiazu eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.
Txapelketa erdizka jokatu ahal izan zuten, laugarren partaideak bukatzerako euri erausia izan zelako, eta harriak busti zirenez, lehia bertan behera utzi behar izan zuten, eta aurreneko harriarekin –Belaustegi harria, 145,8 kilo– egindako lanaren arabera banatu zituzten sariak. Belaustegi harria
Urra izan zen garaile 13 jasoaldirekin, bigarren Azpiazu 9 jasoaldirekin, hirugarren Izeta 7 jasoaldirekin, eta harekin berdinduta, laugarren, Arruti.
Txapelketatik kanpo, hainbat emakume harri jasotzailek erakustaldia egin zuten.