Aitor Tatiegi nagusitu da bertsolari gazteen sariko bigarren saioan

Aritz Mutiozabal 2024ko abu. 31a, 17:45

Lizardi sariko bigarren kanporaketan aritu ziren bertsolariak. (utzitakoa)

Atzoko kanporaketaren ondoren, finkatuta geratu da irailaren 7an zein sei bertsolarik jokatuko duten XLVIII. Lizardi Sariko finala.

Bertsolari Gazteen  bigarren kanporaketak zehaztuta utzi du zein seikotek jotuko duen finala datorren ostiralean. Andoni Rekondo, Aitor Tatiegi, Libe Goenaga, Iruri Altzerreka, Araitz Katarain eta Andoni Mujika izango dira txapelaren lehian ariko direnak irailaren 7an, 22:00era, Modelo aretoan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena beharko da bertaratzeko; saioa hasi baino ordubete lehenago eskuratu ahal izango da Modeloko leihatilan.

Atzoko bigarren kanporaketari dagokionez, Aitor Tatiegi oñatiarra izan zen garaile, 218 punturekin, eta bigarren 209,5 puntu lortuta, Libe Goenaga getariarra sailkatu zen, Jarraian, orpoz orpo, Araitz Katarain mallabiarra eta Andoni Mujika urnietarra geratu ziren, 205 eta 203,5 punturekin; bezperako kanporaketan, Maite Sarasola deustuarrak erdietsitako 200 puntukoak hobetuta, finalerako txartela bermatu zurten.

Zortzikoa osatu zuten gainerako lau bertsolariakbeherago geratu ziren, hurrenkera honetan: Mikel Etxezarreta olaberriarra 195'5 puntu), Idoia Granizo altsasuarra (191 puntu), Ane Peñagarikano (184'5 puntu) eta Julene Iturbe azkoitiarra (182 puntu). Santa Klara komentuko aretoan egin diren kanporaketako bi saioetan Mikel Lersundi, Estibalitz Sara Agirre eta Unai Muniain aritu dira epaimahai lanetan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide