Patxi Zaporraren LVIII. Oroimenezko pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten atzo Frontoi Txikin. Uztailaren 29an hasi zen eta atzo eman zitzaion amaiera, azkenengo bi partidekin. Jardunaldiko partiduetara jende ugari gerturatu da. Atzoko egunean ere herriko Alde Zaharreko frontoi irekia jendez bete zen, finala inork ez galtzeko.
Lehen partidan, hirugarren eta laugarren postuak lehiatu zituzten. Xabier Barandiaran-Arkaitz Esnaola eta Hodei Castro-Ander Iraeta aritu ziren elkarren aurka; garaipena lehen bikotearentzat izan zen, 22-19 emaitzarekin. Bigarren partidan, finala jokatu zuten lehen eta bigarren postuak eskuratzeko. Alex Juaristi-Jon Juaristi Jon Eskudero-Julen Urruzola bikotearen aurka lehiatu ziren, eta garaipena azken horientzat izan zen, 22-13 emaitzarekin.