Azken Portun jai giroa nabarituko da bihartik aurrera

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 8a, 16:30

SKAPAko jaiak. (GUKA)

Ostiraletik astelehenera arte ekintza ugari antolatu dituzte auzoa festa giroan mantentzeko.

Azken Portuko jai giroa bihartik aurrera nabarituko da auzo guztian zehar. Ostiraletik hasi eta astelehenera arte ekintza ugari antolatu dituzte SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordekoek.

Egitaraua:

Abuztuak 9, ostirala

20:00-21:00. Mariatxiak, Altzola tabernaren eskutik.

Abuztuak 10, larunbata: Gazteen Eguna

10:00-14:00. Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat, Txipristin taldearekin, Plaza Gorrian.
16:00. Suziriak, jaiak iragarriz. Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
16:15. Auzo olinpiadak haurrentzat, Plaza Gorrian.
18:00. Azken Portuko Auzo Krosa. Hiru maila: 5 urte arte, 6-9 urte artekoak, eta 10-14 urte artekoak.
19:00. Jalgi dantza taldearen erakustaldia.
19:30. Txokolate jana guztientzat.
21:30. Txirrindulari kriteriuma, kadete eta jubenil neska-mutilek.
23:30. Kontzertuak: Ezezez eta Goxuan Salsa.

Abuztuak 11, igandea: Santa Klara Eguna

09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
11:00. Meza nagusia, parrokian.
11:30. Marrazki Festa auzoko haurrentzat, Plaza Gorrian.
Aldi berean, Bir-Ziklatuz Bizikleta Festa, Plaza Gorrian. Bizi-Scalextric eta birziklapen eta berrerabilpen tailerra, Kalapie eta Gurpil elkarteen eskutik.
12:00. Auzoko jubilatuentzako hamabitakoa Urpekoak elkarteari esker.
12:30. Azken Portuko Txaranga.
17:30. Zumba txosnagunean, Leinaren eskutik.
18:00. Zarautz Trik.
18:30. Parrilla-jana Plaza Gorrian.
19:00. Herri kirol jaialdia.
19:30. Mozorro lehiaketan izen-ematea Plaza Gorrian.
19:30. Azken Portuko Txaranga.
23:15. Amiltzen, Tremenda Jauria eta DJ Bon + DJ Jam.

Abuztuak 12, astelehena: Santa Klara Bigarrena

09:00. Txistulariak.
10:30. Patxi Iruretagoienaren Marmitako Lehiaketaren hasiera, Plaza Gorrian.
11:30. Toka eta Xakela txapelketa, haurrentzat.
12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketak.
13:00. Auzo bazkarirako tokia hartzea. Ondoren, bakal aurreko auzo poteoa.
13:45-14:00. Marmitakoak oholtza gainera aurkeztu.
15:00. Auzo bazkaria. Ondoren, poteo girotua auzoan barrena.
22:00. Bertso saioa, Plaza Gorrian. Bertsolariak: Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Julen Zulaika eta Maialen Lujanbio.
00:00. Fan & Go erromeria taldea.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide