Helduak ere Txaparrotan aritu dira

Urtzi Oteiza

Helduen Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketaren lehen jardunaldia jokatu dute gaur Zarauzko desertu txikian. Euriari egin behar izan diote aurre eguneko zenbait unetan.

Pasa den astean haurrak aritu ziren Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketan, eta asteburu honetan helduen txanda da. Gaur jokatu dituzte txapelketako lehen jardunaldia. Eguraldia ez dute alde izan, une batzuetan euripean jokatu behar izan dutelako. 

Bihar jokatuko dute txapelketako bigarren eta azken jardunaldia, goizeko 9:00etatik aurrera, Zarauzko desertu txikian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide