Dozenaka ume elkartu ziren atzo ilusioz beteta, eta indar biziz jo zituzten danborrak eta barrikak. Hesitutako ingurumarian, berriz, familiako kideak, lagunak eta herritarrak, San Pelaio bezperako lehen danborrada bertatik bertara jarraitzeko estimu handiarekin. Izan ere, galdu ezin den ekitaldietako bat da festa egun hauetan.