Izan Gukakide eta jaso Gukasteka

Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 11:46

Zarauzko astekari digital berria nolakoa den jakin nahi dutenek, lehen zenbakia doan jasotzeko aukera dute, hemen eskaera eginda.

Kalean da Gukasteka, Zarauzko astekari digital berria. Urte dezente dira Zarautz eta zarauztarrak protagonista dituen aldizkaririk ez dela herrian, eta hain zuzen, hutsune hori betetzera dator Gukasteka.

Joera eta garai berrietara egokituta, euskarri digitala izango du astekariak, horrek ematen dituen aukera guztiekin. Horrela, idatzizko edukiez gain, ikus-entzunezkoak ere izango ditu, eduki landuak zein arinagoak, iritzi artikuluak eta abar. 

Gukasteka astean behin jasoko dute herritarrek, buletin formatuan eta posta elektronikoz, baina, horretarako, Gukakide izan beharko dute lehenik. Hala ere, astekari berria nolakoa izango den zehatzago jakin nahi dutenek, lehen zenbakia doan jasotzeko aukera dute, hemen.

Astekari digitalaz gain, beste hamaika abantailaz gozatzeko aukera ere izango dute Gukakideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide