Lehertu da festa Santa Marinan

Gorka Eizagirre 2024ko mai. 18a, 11:30

Eguraldia lagun kalea bete dute herritarrek santamarinetako danborradan. Asteartera arte luzatuko dituzte ospakizunak.

Santamarinetako festak berotzeko lehenengo ospakizunak joan den astean egin bazituzten ere, datozen egunetakoak izango dira handienak. Hala, danborrada izan dute bart eta jende ugarik jarraitu du bertatik bertara. Saioaren amaierara arte eutsi dio ateri eta ondoren hasi da zirimiria.

Gaurtik asteartera bitartean, bestalde, orotariko ekitaldiak izango dituzte:

Gaur, larunbata
10:00.
33. Pilota Txapelketako finalak, Villa Manuelako frontoian. Eguraldi txarra eginez gero, Gaztelekuko pilotalekuan.
11:30. Jalgi dantza taldearen erakustaldia.
12:30. 21. Patata Tortilla Lehiaketa. 12:00etan aurkeztu behar dira tortillak Santa Marinako tabernan.
Eguerdian, Agosti eta Barrena musikariak auzoan zehar ibiliko dira.
17:00-19:00. Gauargi taldearen emanaldia gazteentzat eta haurrentzat.
Jarraian, Elektrotxufla elektrotxaranga.
23:00. Itzal taldearen musika emanaldia.

Bihar, igandea
Goizean zehar,
kantujira auzoko kaleetan Arrai-Zopa lagun taldearekin.
12:00. Herri kirolen erakustaldia. Parte hartzaileak: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Maddi Gesalaga eta Naroa Arruti harri jasotzaileak.
13:00. Parrillada, Zarautz Trik elkarteak girotuta.
18:30. Arno DJarekin musika festa, YE Mambo Txikis dantzariekin batera.

Etzi, astelehena
17:00.
Santa Marinako korrika txapelketak jokatuko dituzte. Kategoriak kontuan izanda, hurrenkera honetan izango dira lasterketak: 11 eta 14 urte bitarteko neskak; 11 eta 14 urte bitarteko mutilak; 7 eta 10 urte bitarteko neskak; eta 7 eta 10 urte bitarteko mutilak.
Ondoren, buruhandiak auzoan zehar ibiliko dira.

Maiatzak 21, asteartea. Santa Marina eguna
08:30.
Kanpai errepika eta suziriak Santa Marina eguna iragarriz. Ordu berean, meza nagusia izango da Santa Marina ermitan. Era berean, Goizeko Ihintza txistulariak kaleak girotzen ariko dira.
Jarraian, Kirkilla jatetxeak eskainitako txokolate jana, eta trikitilariak auzoan zehar.
11:00. Urtero bezala, jubilatuentzat hamaiketakoa Arkaitz-Mendi elkartean.
18:00-20:00. Gauargi taldearen emanaldia gazteentzat eta haurrentzat.
Jarraian, Santa Marina jaietako boletoen zozketa eta urdaiazpiko apustuaren irabazlea iragarriko dituzte.
Ondoren, festei amaiera emateko, sardinaren ehorzketa egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide