Zelai Ondoko bolatokiko estalki berriaren lanak lehiaketa publikora atera ditu udalak

Intza Trula

Zelai Ondoko bolatokia. (Zarauzko Udala)

Obrek 264.802 euroko aurrekontua (BEZ kanpo) izango dute, eta hiru hilabeteko exkuzio epea.

Zarauzko Udalak Zelai Ondon dagoen bolatokiko estalki berriaren lanak lehiaketa publikora atera ditu. Udalak jakinarazi duenez, proiektuaren obrek 264.802 euroko aurrekontua izango dute (BEZ kanpo), eta horien exekuzio epea hiru hilabetekoa izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide