Emakume Abertzale Batzaren erakusketa bisitatu dute eskualdeko EAJren hautagaiek

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 28a, 15:30

Merkatu Plazako 'Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte' erakusketara atzo egindako bisitan parte hartu zuten EAJko ordezkariak. (Zarauzko EAJ)

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako zerrenda jeltzalean joango diren ordezkariak ez dira bakarrik izan, haiekin batera Urola Kostako hainbat alderdikidek ere parte hartu baitute.

Hilabete baino gutxiago falta da apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetarako, eta, alderdiak, aurre kanpaina betean dira. Hori horrela, Eusko Alderdi Jeltzalearen Gipuzkoako zerrendan joango diren hainbat kide Zarautzen izan ziren atzo arratsaldean, Merkatu Plazan jarri duten Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte erakusketa bisitatzeko. Hain zuzen ere, Irune Urbieta eta Miren Letamendia zarauztarrek, Jon Ander Azpiroz aiarrak, Garikoitz Mendizabal zestoarrak eta Ane Gil azpeitiarrak parte hartu zuten.

Beste hainbat alderdikide ere bertaratu ziren haiei babesa emateko. Besteak beste, Jon Andoni Urdangarin Gipuzko Buru Batzarreko kidea, Iratxe Zorrozua Zarauzko Uri Buru Batzarreko kidea eta Josu Mujika azken Udal Hauteskundeetan EAJren Getariako alkategaia izan zena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide