Mundua konpontzeko motibazioez eta erronkez hitzaldia antolatu du ZarautzOn elkarteak hurrengo asterako

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 4a, 12:00

Fernando Valladares.

Fernando Valladaresek emango du hitzaldia. Biologian doktorea da, eta besteak beste, CSICeko ikertzailea Espainiako Natur Zientzien Museoan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta honako izenburua jarri diote saioari: Birzibilizazioa: erronkak, zangotrabak eta mundua konpontzeko motibazioak.

ZarautzOn elkarteak herritarrei gai anitzei buruzko hitzaldiak eskaintzen jarraitzen du. Datorren astean, esaterako, Birzibilizazioa: erronkak, zangotrabak eta mundua konpontzeko motibazioak izeneko solasaldia emango du Modelo aretoan. Hilaren 13an, asteazkena, izango da saioa, 19:30ean.

Hitzaldia Fernando Valladaresek eskainiko du. ZarautzOnek azaldu duenez, biologian doktorea da Valladares, "aldaketa globalean aditua den ekologoa da", eta CSICeko ikertzailea Espainiako Natur Zientzien Museoan.

Valladaresek "ikerketa ugari egin ditu biodibertsitatearen zereginari eta klima aldaketak eta giza jarduerak ekosisteman dituzten inpaktuei buruz", eta Zarauzko hitzaldian "funtsezko elementuak aztertuko ditu jakiteko nola aurre egin egungo klima aldaketak dakarren krisi sozioekonomiko, politiko eta ekologikoari; hau da, gizakiak aurre egin behar izan dion erronka handienari".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide