Kattalin Urzelaik ASPEGI ekintzailetza saria jaso du

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 29a, 11:00

Kattalin Urzelai, erdian, saria jaso berritan. (Aspegi)

Lurralde ekonomiari ekarpena egin dioten emakumeak saritzea dute helburu ASPEGI sariek, eta Urzelaik "sorpresaz eta ilusioz" jaso zuen ekintzailetza saria.

Gaur zortzi banatu zituzten Donostian ASPEGI sariak, lurralde ekonomiari ekarpena egin dioten emakumeak saritzea helburu dutenak. Hainbat sari banatu zituzten, tartean, Arkami taldeko Kattalin Urzelai arkitektu zarauztarrari. Hain zuzen, urteko ekintzailearen aipamen berezia jaso zuen zarautarrak, eta azaldu zuenez, "sorpresaz eta ilusioz" jasotako aipamena izan zen.

Dena den, Urzelaik garbi utzi nahi izan zuen ekintzaileen bidea eta lana "bakartia" dela askotan, eta puntu horretan "ingurukoen babesaren garrantzia" azpimarratu nahi izan zuen. Arkamiri ere erreferentzia egin nahi izan zion: "Estudioan gaur egun hiru emakume gaude lanean, eta bertakoei oihartzuna eman nahi diogunez, arte galeria txiki bat dugu bertan. Saiatzen gara gure proiektuetan ere artea txertatzen", gehitu zuen. Sari nagusiak Nerea Aranguren IDEKO taldeko kudeatzaileak eta Pilar Mitxelena Iñaki Bereziartua enpresako bazkideak jaso zituzten. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide