Azken hiru urteetako bide beretik Galtxagorrien Jaitiserarekin eman zioten atzo ongietorria inauteriei. Imanol Urbieta musika eskolatik abiatuta, kalejira egin zuten herriko kaleetatik Lege Zaharren Enparantzara arte Jalgi dantza taldeko, Zarakatun batukadako, ZarautzTrikekeko eta Goizeko Ihintzako kideek.
Helmugara iritsitakoan, dantza ikuskizuna eskaini zuten Jalgikoek. Helduak ez ezik, haurrak ere aritu ziren dantzan eta jende ugari gerturatu zen euriari aurre egin eta ikuskizuna bertatik bertata jarraitzeko.