Hamabi emakume zientzialari, Zarauzko erakusleiho nahiz Emakumeen Etxean ikusgai

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 3a, 16:00

Gloria Vazquez Berdintasun zinegotzia eta Veronica Kazalis Murkileko kidea . (Mireia Galarza Bastida)

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da otsailaren 11n, eta horren bueltan, Zarauzko Udalak bere ondar aletxoa jarri izan nahi du. Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, ekimenaren helburua da "egun hori ospatzeaz gain zientzia arloko emakumeei ikusgarritasuna ematea, baita bertan emakume erreferenteak egon daitezkeela erakustea ere".

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da otsailaren 11n, eta horren bueltan, Zarauzko Udalak bere ondar aletxoa jarri izan nahi du. Elhuyarrek sortua, Murkil Zarauzko dendarien elkartearekin batera babestutako ekimena da aurtengoa, eta bertan, mundu osoko hamabi emakumeren horma irudiak jarriko dituzte herriko 21 dendetan eta Emakumeen Etxean otsailaren 11ra arte. Dendei dagokionez, emakume horrekin harremana duten objetuekin edo ideiekin osatuko dute erakusleihoa. Hala, beraz, "emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile" bihurtuko dira dendariak, eta lagunduko dute emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten. 

Gloria Vazquez Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, helburua da "egun hori ospatzeaz gain zientzia arloko emakumeei ikusgarritasuna ematea, baita bertan emakume erreferenteak egon daitezkeela erakustea ere". Izan ere, Vazquezen hitzetan, erreferentziazko lekuetan emakumerik ikusten ez bada horren eraginak ditu hurrengo belaunaldietan. Hori erakusten duten datuak ere eman ditu Berdintasun zinegotziak: ikertzaileen %33a dira emakumeak, Adimen Artifizialean lan egiten duten 5 pertsonatik lau gizonezkoak dira, eta ingeniaritza arloan dihardutenen artean %28a soilik da emakumezkoa. 

Aurkezpenean, Veronica Kazalisek ordezkatu zituen ekimenean parte hartu duten merkatariak. Bere hitzetan, horrelako ekintzek oihartzuna ematen die dendei, jendeari harreta pizten zaiolako eta hori horrela izanda "gustura" agertu da Kazalis. Ildo beretik, prest azaldu da horrelako ekimen gehiagotan parte hartzera. Hain zuzen, honako negozioek hartuko dute parte ekimenean: Albizu, Andere, Azkuelek, Elene ileapaindegia, Etxabe Confort, Etxe Ona bakailauak, Francesena Cerrajeria, Good People Surf, Helmuga Kirolak, Itziar Oregi, Jade, Javier Lucas, JM jostailuak, Kaioa, Neie ileapaindegia, Optika Zarautz, Orizar, Queens ileapaindegia, San Pelaio Farmazia, Unai Garrastazu eta Veronica Cazalis. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide