10:00-12:00. Haurren txokoa, Alfa auzo elkartean: marrazki lehiaketa, buruhandien tailerra eta esku lanak. Margoak etxetik eramateko eskatu dute antolatzaileek.
11:30. Hiruko jaurtiketen txapelketa, saskibaloi kantxan. Izen ematea 11:00etan izango da.
12:00. Kalejira trikitilariekin eta buruhandiekin auzo elkartetik Itxasmendira.
12:00-14:00. Trikipoteoa eta tenis, hiruko jaurtiketa eta marrazki lehiaketetako irabazleen sari banaketa
14:30. Auzo bazkaria. Paella izango da menuan eta txartelak aurretik jarriko dituzte salgai.
16:00. Trikitilariak.
16:00. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako ginkana Haize orratzeko gazteen eskutik.
17:00. Krossa. Hiru lasterketa antolatu dituzte adinaren arabera banatuta: LH1 eta 2ko ikasleak, batetik; LH3 eta LH4koak, bestetik, eta, LH5 eta LH6koak, azkenik.
18:00. Txokolatada Alfa auzo elkartean. 18:30. ZarautzTrikek girotutako kalekira Zarauzko erraldoiekin eta buruhandiekin eta erraldoi txikiekin Alfatik Itxasmendira.
19:30-21:00. Fan&Go taldearen dantzaldia eta parrillada.
22:45. Fan&Go taldearen dantzaldia
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide