Harrera beroa freskotasunari aurre egiteko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abu. 28a, 11:30

ZAEko arraunlariek herritarren ongietorria jaso zuten, hirugarrenez aurtengo denboraldian, ETE ligako laugarren bandera ospatzeko. Oraingoan ez zuten eguraldia lagun izan, baina horrek ez zuen festa oztopatu.

ZAE Zarautz Arraun Elkarteko arraunlariek berriro hartu zituzten herriko kaleak atzo iluntzean ETE ligako azken estropadan lortutako laugarren garaipena zaleekin ospatzeko. Nolanahi ere, aurreko bi harreretan ez bezala, oraingoan freskoagoa izan zen giroa. Ez zuten eguraldia lagun izan eta jertsea jantzita astindu zuten Erandiotik ekarritako bandera. Musika Plazako geldialdian ere gogotik egin zien euria, baina horrek ez zuen irribarrerik itzali arraunlarien aurpegietan. 

Amaiera ezin hobea eman dio ZAEk ETE ligari eta horrek festa merezi zuen. Nolanahi ere, denboraldia oraindik ez da amaitu, asteazkenean Kontxako banderarako sailkapen proba izango baitute. Orain arteko erlojupekoetan erakutsi duten maila ikusita, akaso beste ospakizunik izango da aste honetan Enbatak txartel preziatua lortu duelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide