Itzuliko euskal txirrindulari onenaren saria irabazi du Usoa Ostolazak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko maiatzaren 15a

Usoa Ostolaza Donostiako podiumean Itzulia Women lasterketa amaitu ondoren. (Laboral Kutxa team)

Zarauztarrak sailkapen nagusiko hamaseigarren postuan amaitu du lasterketa garailearengandik zortzi minutu pasatxora.

Usoa Ostolaza Laboral Kutxako txirrindulari zarauztarrak hamaseigarren egin du atzo amaitutako Itzulia Women lasterketan eta euskal txirrindulari onena izan da. Zortzi minutu eta hamabost segundo baino ez dizkio atera atzoko etapa eta Itzulia irabazi dituen Marlen Reusser suitzarrak.

Itzuliko hiru etapetan egin du lan azpimarragarria Ostolazak; izan ere, lehen 30 txirrindularien artean helmugaratu da guztietan. Gainera, bereziki nabarmentzekoa izan zen Donostian amaitu zuten atzoko etapa erabakigarrian egin zuen lana: hamabosgarren amaitu zuen ihesaldian 90 kilometrotik gora egin ondoren, eta hautagai nagusien multzoan eutsi zion azken kilometroetan.

Erlazionatuak

"Ez gara besteak baino gutxiago sentitzen"

Maria Maya Manterola 2023 mai 12 Zarautz

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide