Zarauzko Udalaren martxoko osoko bilkura, ikusgai

Erredakzioa 2023ko mar. 31a, 17:15

Hona hemen ikusgai osorik hileko udalbatzarrak eman zuena.

Ostegun arratsaldean egin zuten martxoko ohiko osoko bilkura udaletxeko batzar aretoan, baina hori hasi aurretik trenbidea lurperatzeko adierazpen instituzionala irakurri zuten. Lurperatzearen aldeko akordioa eta konpromisoak jasotzen ditu adierazpenak. Horrez gain, behin betiko onartu zituzten Salberdin areako zenbait partzeletan egindako xehetasun azterketak. Baita ere, EH Bilduren eta Podemos Equo Berdeen udal taldeek, Zarauzko kiroldegiko langileen eskaeren inguruko proposamena izan zuten hizpide.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide