Inauteriak 2023

Eguerdian kalejira egin dute erraldoiek eta buruhandiek Zarautzen

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Zarauztar asko bildu dira eguerdian Lege Zaharren Enparantzan, erraldoiekin eta buruhandiekin kalejira egiteko.

Ostiral arratsaldetik inauterietako giroan murgilduta dago herria, eta gaur atzo baino jende gutxiago mozorrotu bada ere, zarauztar asko bildu dira erraldoiekin eta buruhandiekin batera kalejira egiteko. Erritmo bizi-bizian dantzan ibili dira erraldoiak, txarangaren doinuen erritmoan, Alde Zaharrean barrena, buruhandiak haurren artean zebiltzan bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide