Euskaraldiaren gune ibiltaria Orioko plazan izango da bihar

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 16a, 15:17

11:30etik 14:30era herritarrei zabalik izango da Euskaraldiaren gunea. Euskaraldiari buruzko zalantzak argituko dituzte Orioko batzordeko kideek, eta Euskaraldiko arropa ikusi, probatu eta eskatu ahal izango da, baita balkoian jartzeko banderatxoa eskuratu ere.

Euskaraldiaren gune ibiltaria Orion izango da larunbat goizean. Herriz herri ibiliko da Euskaraldia hasi bitartean, eta Orio izango da lehen geltokia. Bertan, Euskaraldiari buruzko zalantzak argituko dituzte Orioko batzordeko kideek, eta Euskaraldiko arropa ikusi, probatu eta eskatu ahal izango da, baita balkoian jartzeko banderatxoa eskuratu ere. Hala, Euskaraldiko giroan murgildu nahi duten herritarrak plazara gonbidatu dituzte Euskaraldiko Orioko batzordeko kideek.

Azaroaren 3an Azpeitian izango da gune ibiltaria, eta azaroaren 6an, Zarautzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide