Zarautzen jazotako sexu erasoa gaitzetsi du udalak

Mikel Eizagirre 2022ko uztailaren 5a

Emakume batek sexu eraso salaketa bat aurkeztu zuen asteburuan. Horren aurrean, Zarauzko Udalak adierazpen instituzionala argitaratu du, bihar, uztailak 6, elkarretaratzea egingo duela adieraziz. Mobilizazioa 12:00etan Lege Zaharren enparantzan izango da.

"Gaitzespenik gogorrena" adierazi du Zarauzko Udalak asteburuko sexu erasoaren harira. "Biktimarekiko eta haren ingurukoekiko gure laguntza eta hurbiltasuna adierazten dugu, biktimari bere errekuperazio- eta erreparazio-prozesuan laguntzeko behar dituen informazioa eta udal-baliabideak eskura jarriz”, gehitu du.

Gauzak horrela, herritarrei “berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa” eskatu die, biharko mobilizaziora batzeko deia luzatzeaz gain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide