Aurrekontuen inguruko ezohiko udalbatzarra egingo dute ostiralean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 13a

"2019rako Aurrekontu Orokorra onartzeko presa" dela eta, Zarauzko Udalak ezohiko udalbatzarra egingo du ostiralean, otsailak 15.

Urtarrilaren 31n izan zen azkenengo udalbatzarra.

Zarauzko Udalak 2019. urterako Aurrekontu Orokorrari hasierako onespena ematea aurreikusi du, eta baita 2019. urterako plantilla organikoari eta lanpostuen zerrendari ere. 19:00etan bilduko dira Zarauzko udaletxean, otsailaren 20rako egin dute bigarren deialdia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide