Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak 2018an sustatuko dituen diru-laguntzen oinarriak, baldintzak eta prozedurak ikusgai daude Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Diru laguntza horien helburuetako batzuk dira emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea eta Zarauzko emakumeen kultur eta gizarte instituzio sarean parte hartzea bultzatzea. Diruz lagunduko ditu udalak 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako jarduerak, eta eskaerak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 21ean amaituko da.
Informazio gehiagorako Parekidetasun Sailaren webgunean sartu, berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzi edo 943-00 51 17 telefonora deitu.