Eman daiteke izena Aldapetako etxebizitza tasatuen zozketan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017ko urtarrilaren 10a

Etxebiden izena eman dutenek berretsi egin beharko dute Aldapetako etxe tasatu bat eskuratzeko interesa. Urtarrilaren 23ra bitarteko epea dago horretarako.

Zarautz Lurreko arduradun Iñaki Mendia , Xabier Txurruka alkatea eta Xabier Uranga arkitektua. (A.V.A) Eusko Jaurlaritzak atzo zabaldu zuen Aldapetan eraikiko diren 30 etxebizitza tasatuen zozketan izena emateko epea. Urrian egin zuten deialdia Etxebiden izena emateko, eta orain eskaera egin dutenek berretsi egin beharko dute oraindik ere interesa dutela Aldapetako etxebizitza tasatu bat eskuratzeko. Hori gogorarazteko, Jaurlaritzak gutun bana bidaliko die interesdunei; epearen barruan Etxebiden izena eman baina eskutitza jasotzen ez dutenek Zarautz Lurrera jo dezakete. Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitzaren atarian. Adapeta: datu orokorrak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide