Zarauzko EH Bildu: "Udal Gobernuak ez du bete 2016ko aurrekontuen adostasuna"

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 22a, 17:58

Koalizioaren arabera, datorren urteko aurrekontuak negoziatzeko "berme bakarra" da Tokiko Gobernu Batzordea oposizioari irekitzea eta bertatik jarraipen zuzena egitea.

Zarauzko EH Bilduko kideak. (Zarauzko Hitza) Udal Gobernua eta EH Bildu akordio batera iritsi ziren urte hasieran 2016ko aurrekontuak adostekorakoan, baina koalizioaren ustez, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten gobernuak "ez du bete" hitzartutako. Horrek "konfiantza galera" eragin duela eta konfiantza hori berreskuratzeko dagoen aukera bakarra "bermeetan" dagoela gaineratu du. "Hurrengo udal kontuak negoziatzeko dagoen berme bakarra Tokiko Gobernu Batzordea oposizioari ireki eta bertan adostutako partiden jarraipen zorrotza eta presentziala egitea da. Aurten gertatutakoa berriz ez gertatzea da, hain zuzen ere, Udal Gobernuari eskatu diogun baldintza 2017ko aurrekontuak negoziatzen hasi aurretik, galdutako konfiantza berreskuratu ahal izateko". Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide